Taulen laster-menuak
Taula-edukigailuaren laster-menuak datu-baseen tauletan erabiltzeko hainbat funtzio eskaintzen ditu. Taula jakin bat datu-basearen barnean editatzeko, hautatu taula eta ireki haren laster-menua.

Testuinguruaren arabera, baliteke uneko datu-basearentzako funtzio guztiak ez agertzea laster-menuan. Adibidez, hainbat taulen arteko erlazioa zehazteko Erlazioak komandoa datu-base erlazionaletan bakarrik dago erabilgarri.
Datu-basearen sistemaren arabera, ondorengo sarrerak aurkituko dituzu laster-menuetan:
Taula bat irekita badago, hainbat funtzio egongo dira erabilgarri datuak editatzeko.